Asteburuan segida
Asteburuan segida izanen dute Iturengo bestek. Uztailaren 18an, ortzirale goizean dianak izan dituzte eta goiz eta arratsaldez puzgarriak izanen dituzte. 14:00etan haurren bazkaria plazan 17:00etan mus txapelketa. 18:00etan txokolatea. 19:00etatik 21:00etara Xaiborrekin disko festa. 21:00etan paella jatea. 00:00etatik 03:30era Balantza erromeria taldea.
Uztailaren 19an, larunbatean, 09:00etan diana herriko txistulariekin. 10:00etan plater tiroketa. 12:30ean pilota partidua Iturengo plazan: Bereau eta Urrozola, Xala eta Santestabanen aurka. 14:30ean herri bazkaria Santamariako cateringarekin. Bazkalondoan bingoa. 18:00etatik 21:00etara Joselontxos txarangarekin herriari buelta. 20:30etik 22:00etara Itzal erromeria taldea. 22:00etan xingar eta xolomo jatea guraso elkartearen eskutik. 00:30etik 03:00etara Itzal erromeria taldea. 03:00etatik aurrera, gazteen eskutik, Endara Dja txosnan.
Uztailaren 20an, igandean 09:00etan diana herriko txistularien eskutik. 11:00etan meza. 11:30ean herriko gaztetxoen pilota partiduak. 12:30ean Izeta eta Ostolaza harri eskolen arteko desafioa. Ondotik, toka plazan. 18:00etan herriko dantza taldearen emanaldia. 19:30ean mariatxiak Chuchin Ibañezen eskutik. Ondotik, Xolomo eta xingar jatea. Gaixoa ni.