Ernesto Dominguez alkateak esplikatu duenez, herriko langileek, «lan handia eginda», eta herritarrek, auzolanean, eraman dute udal bulegoa toki batetik bestera.
Udalak egindako auzolan deialdiari erantzunez, joan den larunbatean, uztailaren 5ean, aritu ziren horretan: «Lekualdaketa egin ahal izateko altzariak urratu edo desmuntatu behar izan dira, batez ere armairu handi bat eta plenoetako mahaia». Alkatearen arabera, «lan handia eman dute eta lan nekosoa izan da udal zaharrean zeuden bi altzari horiek eramatea». Horrekin batera, udal erregistroa ere lekualdatu dute, alkateak zehaztu duenez, «500 kutxa baino gehiago». Hortaz, udalaren izenean, «eskerrak eman» nahi izan dizkie «lagundu duten guziei».
Hala ere, lanak ez dira akitu: «Oraindik badira lanak, batez ere garbitzen. Norbait laguntzeko prest badago, udalarekin harremanetan jartzen ahal da».