Maider Illarregi

«Donezteben egonda, Malerreka bisitatzeko aukera ezinhobea da»

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 11

Maider Illarregi, Doneztebeko Udaleko zinegotzia.

Turismo aukera zabala du Doneztebek, eta asteburuetan, zubietan eta Aste Santuan ibiltzen da jende gehien. «Gehienak gipuzkoarrak, katalanak eta Iparraldekoak izaten dira». Herriak zerbitzu aukera zabala du, nahiz eta «jatetxe gero eta gutxiago dauden». Hala ere, «lo egiteko 3 landa etxe daude herrian, hostal pare bat eta etxe turistiko batzuk».

Doneztebera joaten diren turistek herrian bertan hainbat aukera dituzte: alde zaharra, Intzakardi ingurua, Uraren Bidea, Bide Berdea... «Donezteben egonda Malerreka bisitatzeko aukera ezin hobea da: Leurtzako urtegiak, Zubietako errota, Elgorriagako bainuetxea eta artzainen museoa, Donamariako dorrea, Iturengo joaldunen ibilbidea,  Ezkurrako aterpea, mendiko ibilbideak, jateko aukera ugari daude herriko ostatuen…». Gainera, «Doneztebetik hondartzara zein Irurtzunera joateko aukera dago bizikletaz»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun