Zehazki, Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Donamaria, Beintza-Labaien eta Eratsunen edukiontzi puntuak berritu eta txukundu zituen, eta denetara, tapa ttikia duten 60 edukiontzi berde, 19 edukiontzi hori eta 19 edukiontzi urdin paratu zituen.
Bada, erran duenez, horri esker, «2025eko lehenbiziko sei hilabeteotan hondakinen sorrera % 5 murriztu da eta birziklapena %2 goratu da». Balorazio ona egin du: «Emaitzak apalak diruditen arren, balorazioa positiboa da».
Horrekin batera, honela gaineratu du: «Gogoan izan behar da Nafarroako mankomunitateek zabortegira bideratzen dugun hondakin tona bakoitzeko ordaindu behar dugula kanon bat, eta hortaz, errefusaren murrizketa ezinbestekoa da».