Hasieratik (0-2) bukaerara aitzinetik izan zen bikote urina, berdinketarik izan ez zuen partidan. 2-8 aizinetik izan ziren eta gorriak bi tantora hurbiltzea lortu bazuten ere (11-13), gehienetan lauzpabortz tantoko aldearekin izan ziren gerora txapeldun suertatu zirenak. Azkenean, 24-29tik sei tanto segidan egin eta txapela lortu zuten Otxandorenak eta Otanok, partidako alderik handienarekin (24-35).
Jaialdia hasteko jokatu zen partidan, Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrek 30-27 irabazi zieten Matxin III.a eta Ion azpeitiarrei.
Lehenengo partidaren eta finalaren artean, Doneztebeko Udalak eta Erremonte Fundazioak ongi merezitako omenaldia eskainiko zien aurten ligako txapeldun izan diren Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeari eta Doneztebe Futbol Taldeari.