Unai Bertiz sunbildarra hirugarren izan da Euskal Herriko orga-joko txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 24a

Euskal Herriko orga-joko txapelketako podiuma, igandean Aulestin: Jon Marijuan txapeldun, Unai Beitia bigarren eta Unai Bertiz sunbildarra hirugarren.

Ekainaren 22an Aulestin jokatu zen Euskal Herriko orga joko txapelketa eta Unai Bertiz sunbildarrak hirugarren postua eta podiumera igotzea lortu zuen, 200 kiloko orgari hiru bira eman ondotik. Jon Marijuan izan zen txapeldun (bortz itzuli eta 20 cm) eta Unai Beitia bigarren (bortz itzuli).

Sunbildarraren gibeletik sailkatu ziren Igotz Ardeo (bi itzuli eta erdi) eta Albaro Zugarrondo (bi itzuli eta laurden).

Unai Bertizek Nafarroako orga-joko txapelketa du orain begi bistan. Uztailaren 13an jokatuko da Iruñean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun