Udari ongietorria egin diote Urrozen

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 24a

Urtero, udan sartuta, Urrozen egiten duten bazkaria aitzinera ateratzea ezinezkoa izan duten arren, herriko umeak eguna ospatzea erabaki zuten larunbatean. Atzo, berriz, afaria eta sua biztu zituzten.

Testua eta argazkiak: Aitziber Zozaia.

Alde batetik, larunbat goizean, jokoetan aritu ziren adin guzietako umeak. Ondotik, bazkaria izan zuten. Gainera, koltxonetak ere izan zituzten eta arratsaldean merienda ere bai. Denetara, 30 lagun inguru elkartu ziren, bai gurasoak, bai haurrak.

Bertzetik, atzo, berriz bildu ziren. Plazan afaldu eta sua biztu ondotik, gainean saltoka ibili ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun