Udako kontzertu berezia eman du Mendi Abesbatzak

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 23a

Doneztebeko eliza aitzineko plaza jendez bete zen larunbatean Mendi Abesbatzaren musika aditzeko. Euskal kantak izan ziren kontzertuaren oinarria eta atzerriko abestiren bat ere kantatu zuten. 'Mendirik mendi' abestiarekin bukatu zuen kontzertua.

Ruth Etxebeste eta Amaia Cordoba aritu ziren pianoan laguntzen eta Gorka Fuentesek jo zuen eskusoinua. Hiru bakarlari ere izan ziren emanaldian: Xalbador Arriola, Beñardo San Miguel eta Fran Indart.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun