Zubietako Idiarteko Bordako gurutzetik Larrañeko ardi bordaraino lanak egiten hasiko dira gaur

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 23a

Apirilean Sarekoa inguruko bidea zolaberritu zuten eta orain Idiarteko bordatik gorako zatia eginen dute Zubietan.

Asteazkenean hormigoia botatzen hasiko dira eta kotxeentzat bidea itxia egonen da asteazkenetik ostiralera eta traktore eta kamioientzako uztailaren 4ra arte.

Zubietako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, ekainaren 23an, astelehenean, Idiarteko bordako bidegurutzetik gora, Larrañeko ardi bordaraino zolaberritze lanak egiten hasiko dira eta asteazkenean hormigoia botako dute. Kotxeentzat bidean itxita egonen da asteazkenetik ostiralera eta traktore eta kamioientzako itxita uztailaren 4a arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun