Emanaldian obra berriak zein dagoeneko behin baino gehiagotan publiko aitzinean interpretatutakoak kantatuko dituzte: Ama begira zazu, Nere herriko neskatxa maite, Habanera, Hallelujah... Gainera. berriki Josu Elberdinekin egindako ikastaroan landutako Izar ederrak, Segalariak eta Kantauri obrak ere interpretatuko dituzte.
Doneztebeko Udalaren laguntzarekin antolatu du Mendik kontzertua.