'Maitasun kapitala' liburuari buruz ariko dira etzi Karmele Jaio idazlearekin Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 18a, 12:00

'Maitasun kapitala' liburuari buruz ariko da idazle gasteiztarra. Argazkia: Karmele Jaio.

Karmele Jaio idazle gasteiztarra Donezteben izanen da Malerrekako Euskarazko Irakurle Taldearen barrenean, ortziralean. Hitzordua 18:00etan izanen da Doneztebeko liburutegian.

Malerrekako Euskarazko Irakurle Taldeak ikasturtero hainbat hitzordu izaten ditu idazleekin eta Jaiorekin eginen dutena izanen da aurtengo azkena. Maitasun kapitala liburuari buruz ariko da eta herritar denek izanen dute parte hartzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun