[ARGAZKIAK]: Fernando Etxeberria omendu dute Ezkurrako frontoiaren urteurreneko ospakizunean

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 16a, 12:30

Inginuna frontoiaren 80. urteurrenaren harira, ospakizun eguna izan zuten larunbatean Ezkurran. Hori probestuz, Fernando Etxeberria Mariezkurrena herritarra omendu zuten.

Argazkiak: Jaione Zabalo.

Frontoiaren urteurrenaren harira, txistularien saioa, pilota partidua, aizkora desafioa, hitzaldia, erakusketa eta luntxa antolatuak zituen Ezkurrako Udalak larunbatean. Baina hori baino gehiago izan zen, Ezkurrako Portoenea etxean sortutako Fernando Etxeberriari omenaldia egin baitzioten.

Eguneko momenturik hunkigarrienetariko bat izan zen, gainera. Etxeberriak frontoia nola eraiki zuten esplikatu zuenean, herriaren alde egindako lan guztia eskertu nahi izan zion herriak. Hala, udal ordezkariek ohorezko zapia paratu zioten, baita luma bat oparitu ere eskribitzen segi dezan, eta Aitor Mendiluzek egindako bi bertsio ere eskaini zizkioten. Etxeberriak TTIPI-TTAPAri kontatu dionez, ez zuen espero, eta hunkituta, «bihotzez eskertu» nahi izan du.

Ezkurrari buruzko hainbat argitalpen egindakoa da Etxeberria, baita TTIPI-TTAPA aldizkarian eta Xorroxin Irratian herriari buruzko hainbat berri emandakoa ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!