[ARGAZKIAK] 150 lasterkari baino gehiago Doneztebeko Herri Krosean

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 16a, 09:00

Atzo egin zuten Donezteben Herri Krosaren 45. edizioa. 10:30ean hasita, herriko karrikak lasterkariz bete ziren eta haurrak eta helduak aritu ziren lasterka.

Proba nagusian iazko irabazleek errepikatu dute aurtengo edizioan: Idoia Nogales igo da podiumeko tontorrera, Eguzkiñe Zabaleta leitzarra bigarren izan da eta Amaia Etxarte doneztebarra hirugarren. Gizonezkoen kategorian, berriz, Andoni Acebedok jantzi du berriz ere txapela . Bere atzetik helmugaratu dira Aimar Domeño eta Youness Assehli.

Lasterketa laburrean, berriz,  Saioa San Miguel doneztebarra eta Andoni Irazusta izan dira azkarrenak. Herritarrik onenari ematen zaion urdaiazpikoa Borja Arregirentzat eta Amaia Etxarterentzat izan da.

Helduez gain, 82 haur aritu ziren lasterka Donezteben, denera 150 lasterkari baino gehiago. Emaitza denak hemen ikusi daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun