Malerrekako Elkartasun Egunean bildutako dirua Navarrabiomed Ikerketa Zentroari eman diote

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 13a, 10:30

2zi Elkarteko eta Malerrekako ordezkariak Navarrabiomed ikerketa zentzuko ikerlariekin elkartu ziren ekainaren 12an.

Bularreko minbizi metastasikoaren ikerketarako dirua biltzeko, egun solidarioa antolatu zuten apirilaren 12an Malerrekan. Marea berdea osatu eta jendearen ekarpenei esker, 24.178,59 euro bildu zituzten. 

Apirilaren 12an egin zuten Malerrekako Elkartasun Eguna. Auzolanak fruitua eman 24.178,59 euro bildu zituzten bularreko minbizi metastasikoaren ikerketarako. Navarrabiomed ikerketa zentrura bideratu dute bildutako dirua eta atzo, hilak 12, elkartu ziren bertako ikerlariekin 2zi Elkarteko eta Malerrekako ordezkariak. Bisitatik, «itxaropen eta oso berri onekin» itzuli direla diote, «hunkituta, eskertuta eta beteta».  Malerrekako herritarrei eskerrak emateko ere baliatu dute sare sozialetan zabaldu duten mezua: «eskerrik asko bihotz-bihotzez, Malerreka bailarari!! zuen lana eta jarrera, eredugarria izan da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun