100 kiloko harri koparekin errekor saiakera eginen du Estefania Etxebestek ekainaren 14an Aizarnazabalen

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 13a, 13:30

100 kiloko kopa harriarekin minutu bateko txandan errekorra egiten saiatuko da Estefania Etxebeste iturendarra.

Joseba Ostolaza Harri Eskolako Xabier Aranburuk eta Gari Garmendiak ere marka saiakerak eginen dituzte larunbatean 18:30ean hasiko den jaialdian.

Joseba Ostolaza Harri Eskolako hiru harri altxatzailek errekor saiakerak eginen dituzte ekainaren 14an, larunbatean 18:30ean Aizarnazabalgo plazan eginen den jaialdian. Horien artean dago Estefania Etxebeste iturendarra. Minutu batean ehun kiloko harri koparekin errekorra egiten saiatuko da.

Bertze aldetik, Xabier Aranburu Guzta, Xiete Harriarekin saiatuko da marka egiten, bortz minutuko txandan eta Gari Garmendia, azkenik, 251 kiloko errektangularrarekin ariko da, hiru minutuko txandan.

Errekor saiakera jaialdia aizkolariek eta bertze harri altxatzaileek osatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun