Saharako egoera eta proiektu berritzailea ezagutzeko solasaldia izan dute Sunbillako eskolan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 12a, 10:00

Sunbillako eskolako ikasleak eta irakasleak Tateh Lehbib sahararrarekin. Saharako egoeraren eta bere proiektuaren berri izan zuten joan den ortziralean.

Sahararen aldeko Kabiak elkarteko kideek solasaldia eman zuten Sunbillako eskolan ekainaren 6an. Horrekin batera, Tateh Lehbib Braica El loco de las botellas etorri zen berak sustatzen duen proiektuaren berri ematera. Tindufeko kanpamenduetan plastikozko botilekin ekoetxebizitzak egiten ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun