Uharteko Zubiarte euskaltegiko irakasle eta ikasleak aurtengo kurtsoari amaiera emateko ekainaren lehen asteburuan gure inguruan ibili ziren. Bisitari zukua ateratzeko eskualdean ditugun txokoak eta bitxikeriak ezagutzen ibili ziren. Iturenen larunbat goizean izan zuten hitzordua, bertako inauteriak ezagutzeko. Herritar batzuk herriko etxeko ganbaran inauterietako pertsonaiak (joaldunak, hartza…) erakusteaz gain, bertako inauterien eta joaldunen inguruko aurkezpena egin zieten. Arras gustura gelditu omen ziren gure ohiturak ezagutu ondotik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!