Aurtengo Trinitate Egunak, gainera, izanen du berrikuntza, ermita berritu baitute. Teilatua, sukaldea eta eskailerak berritu dituzte, baita leihoak aldatu eta paretak pintatu ere.
Hilabete batez aritu dira auzolanean eta ermita itxura berritua ikusi ez duenak igandean izanen du horretarako aukera ederra.