Beti Onak taldeko Ugaitz Elizalde iturendarra eta Iñaki Barbarejo dira aurtengo trinketeko euskal ligako eskuz binakako txapeldunak. Ekainaren 8an jokatu zuten finala Gasteizen Abadiñoko Atxiki klubeko Aranaren eta Aspururen kontra eta 40-29 nagusitu ziren.
Partida gogorra izan zen, nahiz eta hasieratik Beti Onak taldeko bikotea aitzinetik ibili markagailuan. Halere, Abadiñokoek markagailua estutu eta tanto bakarrera hurbiltzea lortu zuten (29-30). Azken hamar tantoak, ordea, segidan egin zituzten Elizaldek eta Barbarejok, txapela janzteko.
Txapelketa borobila egin dute Elizaldek eta Barbarejok trinketeko Euskal Ligan. Lehen jardunaldiko partida doi-doi irabazi zieten Atxiki taldeko Arroitajauregiri eta Escamezi (40-39); bigarren partidan 40-33 iranazi zieten Eple taldeko Aranbururi eta Sorondori; finalerdietan Zaramagako Larrañaga eta Lopez de Calle hartu zituzten menpean (40-30) eta finalean Arana eta Aspuru, 40-29.