Herritar talde bat, hilabete pasa harat eta honat ibili dira. Iturengo Udalak egitasmoaren berri eman zuen. Mendaurko kaskoan Trinitate ermitaren egoera ikusirik, berritze lanak egitea erabaki zuen. Aurreikusitako lanak egin dituzte: teilatua, sukaldea eta eskailerak berritu; leihoak aldatu; paretak pintatu... Kontent daude egin duten lanarekin eta jendeak egin duen ekarpen ekonomikoarekin ere.
Periko Mindegia Iturengo zinegotziarekin mintzatu gara.