Ortziralean, hilaren 13an, hasiko dute besta. 18:00etan futbol 8 torneoa jokatuko dute benjaminek eta alebinek. Ondotik, merienda izanen dute, eta zozketak ere eginen dituzte. Arratsean, berriz, mus txapelketa jokatuko dute 22:00etan hasita. Apuntatzeko epea ordu erdi lehenago irekiko dute, eta bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira.
Larunbatean izanen da egun handia. 09:30ean infantil eta kadeteen artean torneoa jokatuko dute eta 11:00etan jubenilen, preferentekoen eta beteranoen artekoa. 14:30ean bazkaria izanen dute, eta 19:00etan hasita J&J DJarekin karrikabuelta.
Bukaeran jatekoa banatuko dute, eta eguna borobiltzeko gaupasa izanen da DJ J&Jrekin.