Auzolanean aritu dira donamariarrak

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 10a, 10:30

Goiza lanean pasatu ondotik, mahaiaren bueltan bildu ziren donamariarrak. Argazkia: Natalia Rekarte.

Larunbat goizean 55 bat lagun bildu ziren Donamarian udaberriko auzolana egiteko.

Goizeko zortzietan egin zuten hitzordua, izena eman, gasolina hartu eta hainbat lanetan ibili ziren: Desbrozatze lanean, pista bazterreko adarrak mozten,  arekak edo kunetak eta auzoak garbitzen... 13:00 aldera Donamariako Udalak antolatutako pintterdira hurbildu ziren.

Natalia Rekarte alkatearen hitzetan, «lan bikaina egin zuten». Gehiago ere erran du: «Beharrezkoak dira horrelako elkarlanak gure herriak mantentzeko. Urte guzian jendeak bere gisara egiten dituen arren, hainbertze lur eremu duen herriak horrelakoak antolatu behar ditu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun