[ARGAZKIAK] Luismi Apezetxea omendu dute Donezteben Errekaren Egunean

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 9a, 15:30

Asteburuan ospatu dute Donezteben Errekaren Eguna. Ortziralean hasi eta larunbat arratsera arte besta giroa izan da nagusi eta Errekaren koloreak lau haizetara zabaldu dituzte doneztebarrek.

Ortziralean haurren eskubaloi partidak eta mus txapelketa jokatu zuten, eta denera 64 lagunek hartu zuten parte.

Biharamunean izan zuen bestak segida, goizean haurren eskubaloi partidak jokatu zituzten, baita pilotakoak ere eta judo erakustaldia ere egin zuten. Arratsaldean helduen txanda izan zen eta gar egungo jokalariak eta beteranoak aritu ziren. Atsedenaldian Erreka Dantza Taldeak ikuskizun ederra egin zuen.

Ondotik, Santa Luzia plaza jendez bete zen afarirako eta afalondoan omenaldia egin zioten Luismi Apezetxea atezain historikoari.  Joseba Legarra lehendakariak hartu zuen hitza, eta baita Patxiku Ganboak ere. Musika ere ez zen falta izan, eta goizaldera arte luzatu zen besta Donezteben.

Gainera, berriki, kanta berria egin dute. Hala, Errekaren Spotify kontuan lau kanta daude gaur-gaurkoz: ereserkia, ereserkiaren bertze bertsio bat eta bertze bi kanta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun