Estefi Etxebeste iturendarra bikain ibili da Zarauzko Bi Harri txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 9a, 19:00

Zarauzko Bi Harri txapelketan parte hartu zuten harri altxatzaileak, proba hasi baino lehen. Argazkia: GUKA

Zarauzko Bi Harri Txapelketa jokatu zen larunbatean. Iaz bezala, aurten ere etxean gelditu dira txapelketako garaikurrak, izan ere, iazko garaile berdinek irabazi dute bederatzigarren edizioa ere, Mikel Lopetegi Urrak eta Ainitze Zumetak.  

Emakumezkoen probarekin hasi zen txapelketa. 68 kiloko Jai Txiki eta 64 kiloko Mollarri harriak altxa behar izan dituzte Ainitze Zumeta, Lierni Osa eta Maddi Gesalaga zarauztarrek, Sara Jimenez de Aberasturi eta Eider Garcia Durana arabarrek eta Estefania Etxebeste iturendarrak. Hala, Zumeta nagusitu zen proban, guztira 33 altxaldirekin. Gesalaga, Osa eta Etxebeste, berriz, berdinduta gelditu ziren 30 altxaldirekin eta kirolarien pisuen arabera sailkatu dira. 

Gizonezkoen proban, 117 kiloko Jai Txiki eta 119 kiloko Mollarri harriak altxatu zituzten Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak, Paulo Azpiazu Zarauzko bizilagunak, Aimar Galarraga eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV. aiarrek, Gorka Etxeberria oriotarrak eta Iker Sojo gasteiztarrak. Iaz bezala, aurten ere Urrak eskuratu du garaipena, 31 altxaldirekin. Bigarren postuan gelditu da Azpiazu, hau ere 31 altxaldirekin (kirolarien pisuak erabaki du txapela), eta hirugarren, berriz, Galarraga 20 jasoaldirekin. 

 

Sailkapenak

Emakumeen sailkapena:

  1. Ainitze Zumeta: 33 altxaldi (17 Jai Txiki eta 16 Mollarri).
  2. Maddi Gesalaga: 30 altxaldi (15 Jai Txiki eta 15 Mollarri).
  3. Lierni Osa: 30 altxaldi (15 Jai Txiki eta 15 Mollarri).
  4. Estefi Etxebeste: 30 altxaldi (15 Jai Txiki eta 15 Mollarri).
  5. Sara Jimenez: 26 altxaldi (13 Jai Txiki eta 13 Mollarri).
  6. Eider Garcia Durana: 23 altxaldi (12 Jai Txiki eta 11 Mollarri).

Gizonen sailkapena:

  1. Mikel Lopetegi Urra: 31 altxaldi (16 Jai Txiki eta 15 Mollarri).
  2. Paulo Azpiazu: 31 altxaldi (16 Jai Txiki eta 15 Mollarri).
  3. Aimar Galarraga: 20 altxaldi (10 Jai Txiki eta 10 Mollarri).
  4. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a: 19 altxaldi (10 Jai Txiki eta 9 Mollarri).
  5. Gorka Etxeberria: 17 altxaldi (9 Jai Txiki eta 8 Mollarri).
  6. Iker Sojo: 14 altxaldi (7 Jai Txiki eta 7 Mollarri).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun