Malerrekan errespetuzko harremanak sustatzeko astea eginen dute

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 9a, 09:00

Malerrekako eta Bertizaranako talde feministak eta Malerrekako Mankomunitateak antolatuta Malerrekan errespetuzko harremanak sustatzeko astea eginen dute gaur hasi eta igandera arte.

Gaur eskualdea apainduko dute zapi edo oihal moreak erabiliz eta bihar, 15:00etan mugimendu feministak antolatuta elkarretaratzea eginen dute eskolako biribilgunean.

Aste guztian arropa edo osagarri moreak erabiltzeko deia egin dute antolatzaileek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun