Malerrekako Euskarazko Irakurle Taldeak ikasturtero hainbat hitzordu izaten ditu idazleekin eta Jaiorekin eginen dutena izanen da aurtengo azkena. Maitasun kapitala liburuari buruz ariko da eta herritar denek izanen dute parte hartzeko aukera.
Honakoa da Maitasun kapitala liburuaren sinopsia: Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana. Aldi berean, tesi bat zuzentzen dabil Olga irakaslea, emakumeei maitasuna euren bizitzako erdigunea izaten erakutsi zaien moduan sakontzen duena, horretarako Artearen eta Literaturaren historiako zenbait lanetan oinarrituz.