Errekak udako kirol eskola antolatu du Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 3a, 17:00

Astean hirutan elkartuko dira kirola egiteko. Argazkia: Freepik.

Doneztebeko Erreka kirol elkarteak udako kirol eskola antolatu du haurrendako uztailaren 21etik abuztuaren 22ra arte. Astean hirutan elkartuko dira kirola egiteko.

Nerea Apezetxea eta Lorea Agesta ariko dira begira lanetan eta 2013 eta 2016 urte arteko haurrak elkartuko dira. 10:00etatik 13:00etara izanen da eskola astelehenetan, asteazkenetan, eta ortziralean.

Apuntatzeko epea dagoeneko irekia dago eta hemen egin beharko da, uztailaren 4a baino lehen. Haur bakoitzeko 60 euro ordaindu beharko dira.

Eskola Errekak antolatu du Doneztebeko Udalaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun