Otxandorena eta Otano Udaberriko erremonte txapelketako lider dira berriz ere

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 2a, 18:00

Otano, Otxandorena, Zeberio II.a eta Barricart, larunbatean Uharten.

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-2025eko Microlan Aerospace Sari Nagusiaren zortzigarren jardunaldia jokatu dute larunbatean Uharteko Toki Alai pilotalekuan. Eloy Otxandorena doneztebarrak eta Otanok 35-23 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Barricarti. Gisa honetara, Otxandorena eta Otano lidergora bueltatu dira, Uterga eta Mitxeo doneztebarren puntu kopuru berarekin, baina hauei bertze partida bat falta zaie lehen fasean.

Jaialdia hasteko partidan, beteranoak eta gazteak aritu ziren nahasian: Xanti Uterga doneztebarrak eta Baztanek 30-27 irabazi zieten Matxin III.ari eta Mikel Mikelarena oiztarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun