Otxandorena eta Zeberio aurrez aurre izanen dira Udaberriko Erremonte txapelketako zortzigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 30a, 11:00

Eloy Otxandorena doneztebarra eta Patxi Zeberio beteranoa aurrez aurre izanen dira aitzineko kuadroetan.

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-2025eko Microlan Aerospace Sari Nagusiaren zortzigarren jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 31n, larunbatean 18:00etan hasita Uharteko Toki Alai kiroldegian. Zeberio II.a eta Barricart, Eloy Otxandorena doneztebarra eta Otanoren kontra ariko dira.

Jaialdia hasteko partidan, beteranoak eta gazteak ariko dira nahasian: Xanti Uterga doneztebarra eta Baztan, Matxin III.aren eta Mikel Mikelarena oiztarraren kontra ariko dira.

Sarrerako dohaintza 10 eurokoa izanen da, 5 eurokoa 16 eta 22 urte artekoentzat eta doan 16 urtetik behetikoentzat. Bildutako guztia ADANO elkartera bideratuko dute. E•Remonte enpresako erremontisten kamisetak ere zozketatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun