Edukiera mugatua izanen da eta antolatzaileek erran dutenez, izena emandako ordena hartuko dute kontuan. Interesa dutenek www.fundacionosasuna.com atarian sartu behar dute eta informazio gehiago nahi dutenek ere webgune horretan bilatu edo 948 29 30 40 telefonora deitzen ahal dute.
Adinaren arabera hiru taldetan banatuko dituzte haurrak: 2019tik 2021era artean sortutakoek hastapeneko eskolak hartuko dituzte, 2015etik 2018ra bitartekoek gehiago ikasiko dute eta 2011tik 2014ra bitartean sortutakoek teknifikazio saioak eginen dituzte.Campusa 130 euro kostako da eta Osasuntxiki klubekoa izateagatik, ikasturte honetan Osasunaren futbol eskolan parte hartzeagatik edo senide bat baino gehiago apuntatzeagatik deskontuak izanen dituzte.