Ipuin kontaketa musikatua izanen dute igandean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 29a, 09:30

Ainara Unanua ipuin kontalaria –argazkian– igandean Donamarian ariko da Jon Zubiagarekin.

Haragi koloreko tximeleta begiradazalea izenburupean, Ainara Unanuak eta Jon Zubiagak ipuin kontaketa musikatua eginen dute Donamarian.

Donamariako Udalak antolatu du eta igande honetan, ekainaren 1ean, 17:00etan egina dute hitzordua, erabilera anitzeko gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun