Alebinen mailako futbol torneoa jokatuko dute igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 28a, 17:00

Bigarrenez alebin mailako haurren torneoa eginen dute Donezteben. Igandean izanen da eta zortzi talde ariko dira lehian, tartean Doneztebeko jokalariak.

Osasuna, Doneztebe, Gazte Berriak, Vasconia, Kostkas, Izarra, Herrerako Sporting eta Amigo taldeetako alebinak ariko dira nor baino nor. 09:30ean hasiko da torneoa Iñaki Indart futbol zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun