08:00etan elkartu ziren eta argazkia egin ondotik Bostorratzera abiatu ziren. Bertan gosari goxoa prestatu zuten herriko boluntarioek (magra pintxoak, txokolatea..), eta indarrak hartuta, bueltarekin segitu zuten, guztira 19,5 km eginda. Eguna ongi akitzeko bazkaria izan zuten sozietatean.