Disko golfa praktikatzeko aukera izaten da ortzegunero Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 27a

Pixkanaka, geroz eta ezagunagoa bihurtzen ari den kirola da disko golfa eta eskualdean ere bada praktikatzeko aukera. Mikel Ibarrolaren eskutik, ortzegunero disko golfean jokatzen ikasteko saioak egiten dituzte Donezteben.

Hitzordua 19:30ean izaten da Doneztebeko Intzakardi parkean dagoen zelaian eta ez da aitzinetik izena eman beharrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun