Hitzordua 12:00etan izanen dute Doneztebeko kiroldegian. Bertan, soinketa erakustaldia eginen dute urte osoan gimnasia egiten duten bazkideek.
Kirola egin ondotik, bazkarirako tartea izanen da. Doneztebeko Santamaria jatetxean elkartuko dira bazkaltzeko eta menu goxoa izanen dute: urdaiazpiko iberikoa, ahate foiea, entsalada epela, onddoz betetako brica, legatzaren errazio erdia, azpizunaren errazio erdia eta tarta izozkiarekin.
Bazkaldu ondotik, 17:30ean Los Tajudos del Norte mariatxien saioa izanen da, eta kantatzeko eta dantzatzeko aukera izanen dute. 19:30ean hartuko dute bueltarako autobusa.