Bazkide Eguna ospatu dute Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 26a, 12:30

Beintza-Labaiengo Bazkide Egunean ohikoa denez, aizkora apustua egin zuten. Argazkia: Arantxa Iturralde

Joan den larunbatean, maiatzak 24, urtero bezala, Bazkide Eguna ospatu zen Beintza Labaienen. Bazkal aurretik aizkora erakustaldia izan zen herriko plazan. Bi labaiendar,  Jesus Etxeberria eta Jazinto Etxekonanea, bi zubietarren (Palaxio eta Mikel gaztea) aurka aritu ziren, kanako bana moztuaz eta labaiendarrak nagusitu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun