Larunbat honetan, maiatzaren 24an, izanen da. 08:00etan plazan bilduko dira eta taldeko argazkia atera ondotik, mendi aldera abiatuko dira. Bostorratz izanen dute helmuga, eta harat ailegatutakoan, hamaiketakoa eginen dute. Indarrak hartuta, ibilbidearekin segituko dute eta guztira hemeretzi kilometroko buelta izanen da.
Mendi itzuliaren eguna borobiltzeko, soziedadean bazkalduko dute.