Errekako Fagoagak eta Anzizarrek irabazi dute Agoitzeko pilota txapelketa

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 21a, 16:30

Errekako Iker Anzizar doneztebarra eta Hegoi Fagoaga zubietarra, txapeldun Agoitzen.

Larunbateko finalean 22-21 irabazi zieten Larraungo Lasori eta Otamendiri

Doneztebeko Erreka elkarteko Hegoi Fagoaga zubietarrak eta Iker Anzizar doneztebarrak irabazi dute Agoizko kadete mailako eskuz binakako pilota txapelketaren hirugarren edizioa. Larunbatean Toki Eder pilotalekuan jokatutako final estuan 22-21 irabazi zieten Larraungo Lasori eta Otamendiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun