Baxi Basajaunako Iñaki Gonzalezek irabazi du Euskal Herriko Disko Golf txapelketa

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 21a, 09:30

Baxi Basajaunak zazpi taldekide eraman zituen igandean Lekunberrira, Euskal Herriko Disko Golf txapelketan parte hartzera.

M50 mailan nagusitu zen eta Mikel Ibarrola doneztebarra hirugarren izan zen igandean Lekunberrin kategoria berean

Euskal Herriko Disko Golf txapelketa jokatu zen igandean Lekunberrin eta Igantziko Baxi Basajauna taldeko zazpi kirolarik bertan parte hartu zuten, emaitza onekin gainera. Beteranoen M50 kategorian, Baxi Basajaunako Iñaki Gonzalez Olaizola txapeldun suertatu zen eta Doneztebeko Mikel Ibarrola taldekidea hirugarren izan zen. Bigarren Leioako David Angulo izan zen.

Baxi Basajaunako Mikel Ibarrola (3.) eta Iñaki Gonzalez (1.), David Angulorekin batera, M50 kategoriako podiumean.

Emakumezkoetan, hirugarren izan zen Baxi Basajauna taldeko Elixabet Lorenzo, Ana Maria Alvarezen eta Lorea Zuleten gibeletik.

Baxi Basajauna taldeko Elixabet Lorenzo hirugarren Euskal Herriko disko golf txapelketan, bigarren izan zen Lorea Zulet eta Ana Maria Alvarez txapeldunaren ondoan.

MA4 amateurren kategorian parte hartu zuten lehen aldiz konpetitu duten Baxi Basajaunako bertze lau taldekideek: Ion Juguera laugarren izan zen, Unai Perez hamargarren, Txena Zabalza hamaikagarren eta Josu Grela hamabigarren.

Kategoria nagusian Gorka Beltran de Heredia izan zen txapeldun, Rafael Sarriegi bigarren eta Jon Hedreida hirugarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!