Donezteberritu, bigarren eskuko gauzen merkatua, eginen dute igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 22a

Antzeko merkatuek tradizio handia dute Iparraldean. Argazkian Sarako eskola publikoko gurasoek antolatutako "selauru huste" bat ikus daiteke.

Igandean, maiatzaren 25ean, Donezteberritu bigarren eskuko gauzen merkatua eginen dute Donezteben, 10:00etan hasi eta 14:00ak bitarte.

Udalak saltzaile partikularrendako mahaiak paratuko ditu, eta herritarrek aitzinetik izena emanda toki hori erabiltzen ahalko dute erabiltzen ez dituzten produktuak saltzeko. 

Horretarako aitzinetik lekua erreserbatu beharko da doneztebekoudala@gmail.com helbidera mezu bat bidalita edo 641 58 99 08 zenbakira mezu bat bidalita. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun