Astelehenean egin zuen osoko bilkura Donamariako Udalak, eta udal gobernua osatzen duten Herriarengatik taldeko zinegotzi guzien aldeko botoekin, UEMAko kide izatea erabaki zuen.
UEMAren arabera, euskaldunen indizea % 89,2koa da Donamarian, baina «azken urteotan ezagutza apaltzen ari da. Euskaldunen profila aldatzen ari da, eta kezka sortu dute lehenbiziko hizkuntzaren eta etxeko erabileraren datuek».
UEMAn dauden eskualdeko udalerriak
- Goizueta 1993tik
- Leitza 1994tik
- Arantza 1995etik
- Areso 2008tik
- Bera 2009tik
- Etxalar 2009tik
- Igantzi 2012tik
- Baztan 2013tik
- Lesaka 2020tik (2013tik 2015era ere UEMAn egon zen)
- Doneztebe 2023tik
- Arano 2024tik
- Ituren 2024tik
- Donamaria aurten