Ados pilota elkarteak antolatutako Etxeko Memoriala bertso pilota txapelketako jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 18an, igandean 17:00etan hasita, Donamariako pilotalekuan, Kukuprakak eta Mitxoletak taldeek.
Alde batetik, Kukuprakak taldea, hau da, Barrokal, Orbegozo eta Aranburu pilotariak eta Maialen Akizu bertsolaria ariko dira. Bertzetik, Mitxoletak taldea, Arrastia, Ruiz de Infante eta Oskoz pilotariak eta Julio Soto bertsolariarekin.