Baztan-Bidasoko pentsiodunek astelehenean Donezteben eginen dute hilabete honetako elkarretaratzea

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 17a, 09:00

Urtarrileko elkarretaratzea ere Donezteben egin zuten Baztan-Bidasoko pentsiodunek.

Maiatzean ere euren aldarrikapenak karrikara aterako dituzte Baztan-Bidasoko Pentsiodunen Mugimenduko kideek.

Hilabeteko hirugarren astelehenean egiten dute hitzordua, eta hurrengoa astelehenean, maiatzaren 19an, Donezteben izanen dute. Beti bezala, eskola aitzineko biribilgunean bilduko dira, 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun