[ARGAZKIAK] Danbor soinuak izan dira protagonista asteburuan Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 13a, 16:00

Asteburuan ospatu dute Donezteben Farrufest batukada topaketen laugarren edizioa. Eskualdeko batukadek zein kanpotik etorritakoek hartu dute parte eta bi egunez hainbat tailer egin dituzte.

Larunbat arratsaldean, gainera, Doneztebeko karriketan barna batukada erraldoia egin zuten eguraldi txarrari aitzin eginez.

Argazkietan ikusten den bezala, danborrak soinean giro ederra izan dute bi egunetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun