116 kirolarik (44 bikote eta 28 banaka) parte hartu zuten larunbatean Sunbillako II. Mendi Duatloian. Kirolariek 6,5 kilometro lasterka (340 metroko desnibel positiboa) eta 18 kilometro mendi bizikletan (750 metroko desnibel positiboa) egin behar zituzten. Azken egunetako eta egunean bertan egindako eguraldiak, ibilbidea nahiko zapuztu zuen, baina halere parte hartzaileek egindako lana goraipatu zuten. Izandako harrerarekin hagitz kontent gelditu da antolakuntza.
SAILKAPENAK
Bakarka orokorra
- Xabier Agirre
- Eneko Gurrutxaga
- Endika Mantecon
Erreleboka orokorra
- Aimar Otxoteko eta Eneit Bertiz
- Dani Iparragirre eta Koldo Herrera
- Hodei Aleman eta Oihan Aleman
Erreleboka emakumezkoak
- Janire Telletxea eta Edurne Artola
Erreleboka mistoa
- Ainhoa Etxegarai eta Asier Biurrarena
Bakarkako sunbildar onena
- Ekaitz Bertiz
Erreleboka sunbildar onenak
- Iñigo Arrieta eta Xabier Irazoki
Sariak banatzen Jon Mikel Gaztelumendi Jorajuria antolatzailea eta Ulibeltzak elkarteko Maider Petrirena Gorosterrazu aritu ziren. Dena akitu zenean, Ulibeltzak elkartean, aurretik apuntatutako partaide, antolakuntza, laguntzaile eta bertaratu nahi zuen guztiak afari eder batez gozatzeko aukera izan zen. Antolakuntzaren izenean eskerrak eman nahi dute, modu batean edo bertzean lagundu duten herritarrei, babesleei eta bereziki Sunbillako talogile taldeari. Izan ere, bi talo jate antolatu dituzte, Sunbillako Mendi Duatloia aitzinera atera ahal izateko.
Sunbillako VII. BTT ibilaldia abuztuaren 30ean
Sunbillako VII. BTT ibilaldia abuztuaren 30ean izanen da. Horretarako izen-emateak www.rockthesport webgunean egin daiteke, maiatzaren 8az geroztik. Federatuek 25 euro eta federatuta ez daudenek 30 euro ordaindu beharko dituzte.