'Haurrak eta pantailak: erabilera egokirako gakoak' solasaldia izanen dute asteazkenean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 12a

Bertze herri aunitzetan bezala, Donezteben ere, haurrei eta mugikorrei buruzko hausnarketa egiten ari dira azken hilabeteetan. Horren harira, asteazkenean, maiatzaren 14an Mikel Cerezoren bisita izanen dute. 'Haurrak eta pantailak: erabilera egokirako gakoak' solasaldia emanen du 17:00etan San Miguel eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun