Larunbatean 21:00etan Merkatuko Plazatik (Bordatxotik) hasita Santamaria jatetxera joanen dira eta han afaria izanen dute taldekideek. «Etorri taldeari merezitako ongi etorria ematera aurtengo denboraldi bikainarengatik», dio elkartearen oharrak.
Beriainen jokatuko duten azken partidatik bueltan, 21:00etan hasita, Merkatuko Plazatik Santamariara karrikaz karrika ibiliko dira
Joan den igandean etxean irabazita Nafarroako Preferente mailako txapeldun izatea eta heldu den denboraldian maila autonomikorako igoera lortu zuen Doneztebe Futbol Taldeak. Oraindik bertze partida bat falta zuten, larunbat arratsaldean Beriainen jokatuko dutena eta handik bueltan, harrera eginen diote taldeari Donezteben.
Larunbatean 21:00etan Merkatuko Plazatik (Bordatxotik) hasita Santamaria jatetxera joanen dira eta han afaria izanen dute taldekideek. «Etorri taldeari merezitako ongi etorria ematera aurtengo denboraldi bikainarengatik», dio elkartearen oharrak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.