Bikain ibili dira benjamin mailako Errekako judokak Nafarroako Kirol Jokoetan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 8a, 20:00

Errekako benjamin mailako judokak, Andrea Mindegia eta Noelia Ariztia entrenatzaileekin, larunbatean Mendillorrin.

Andrea Mindegiak, bere aldetik, jokatu zituen bi borrokak irabazi zituen larunbatean Mendillorrin Nafarroako egokitutako judo txapelketan

Mendillorriko kiroldegian jokatu zituzten maiatzaren 3an Benjaminen Nafarroako Kirol Jokoak eta Egokitutako Nafarroako Hirugarren Txapelketa. Doneztebeko Erreka elkarteko judokak ere bertan izan ziren eta, judo ona eginez, emaitza ederrak eskuratu zituzten.

Lehenik eta behin, Luka Gallego Montoya (-34kg), Aimar Apeztegia Gatón (-47kg), Inma Castro Mindegia (-26kg), Alazne Sarmiento Quizhpe (-34kg) eta Saioa Urreaga Elizondo (-47kg) aritu ziren benjamin mailan.

Denek lan bikaina egin zuten; beren maila nabarmen hobetu dute eta ia borroka guztiak luzeak eta lehiatuak izan ziren. Dominen artean, Inma Castrok brontzea lortu zuen eta Saioa Urreagak lehen postua eskuratu zuen, urrea Doneztebera ekarriz. Urteetako lanaren fruitua da.

Ondotik, Andrea Mindegia Iribarrenek jokatu zuen jokatu zuen egokitutako txapelketa. Bi borroka izan zituen eta biak irabazi zituen judo bikaina eginez. Kontent akitu zuen denboraldia. Aldi berean, benjaminei lagundu zien entrenatzaile lanetan, animoak eta aholkuak emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun