Larunbatean 10:00etan elkartuko dira eta 11:00etatik 14:00ak arte Rose Ratinha musikariarekin perkusio tailerra eginen dute. Bazkalondoan, berriz, Afrobahiana dantzak ikasteko tailerra eginen dute Ivanna Brasilekin.
Ondotik, perkusio doinuak herrira zabalduko dituzte 18:00etatik 20:00etara karrika buelta eta batukada erakustaldia eginen baitituzte. 21:30ean elkarrekin afalduko dute parte hartzaileek eta arratsaldean kontzertuak izanen dira: 22:00etan Jo & Swissknife taldea ariko da eta 00:00etan Mantra Selektah.
Igandean izanen du segida topaketak. 10:00etan gosaria izanen dute eta 11:00etatik 14:30era perkusio tailerra eginen dute Claudia Casteblancorekin. Topaketa borobiltzeko 14:00etan agurra izanen dute.
Hainbat talde elkartuko dira topaketan, tartean Doneztebeko Beti Prest eta Sunbillako Kuatukada batukada.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!