Sunbillako II. mendi Duatloia eginen dute maiatzaren 10ean, larunbatean 16:00etan hasita, Ulibeltzak elkarteak antolatuta. Kirolariek 6,5 kilometro lasterka (340 metroko desnibel positiboa) eta 18 kilometro mendi bizikletan (750 metroko desnibel positiboa) egin beharko dituzte.
Antolatzaileek diotenez, egun eder bat pasatzeaz gain, parte hartzaile guztiek kamiseta izanen dute opari, «bertze zenbait gauzen artean». Proba banaka edo erreleboka egin daiteke.